XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Oraingo giroan bagoaz, laster Estadu Berberak saritu egin bearko dau emezteak izorratzea.

ANES.- Besterik ez dogu bear.

LUKI.- Gero datoz buruausteak eta diabrukeriak.

ANES.- Ez dautsut ulertzen.

LUKI.- Gero dator, esan nai dot, kontzientzia bere ardurekin.

Gero, aur galtzeak, eta kanporatu naiak eta abar.

Or dago kukua, ta ez izorratzean.

Izorratzea gizontasuna da eta maitasuna be bai.

ANES.-Zelan da kantu zarra?

Ez neban uste Aitunen semek esaten zuela gezurrik edo orrelako zerbait ez?

LUKI.- Ba! Erdika edo motel, orrelako itxura emon lei.

Baiña ez oraingo onetan.

Eta?

Nun dago or iñor arritu eta lotsatzeko esaerarik?

Andre bat izor lagatea, edo nai ba dozu izorratzea, aurdun lagatea da, seindun.

Eta zer da norbereagaz egin bear dana, familia osotu nai ba da?

Ez al da ori era batera, erriaren on izate eta bizitasunean pentsatea?

ANES.- Zu piperrari be esnea ataratera gertuten zara.

LUKI.- Erakusten eta jaten.

Bietara.

Miña bai beintzat.

ANES.- Lengora jota.

Ainbeste egun itxasoan, ontzi baten, ez zara gogaituten?

LUKI.- Osasungarri da.

Origaitik artu dodaz opor bereziak eta itxasora etorri.

ANES.- Ni lanean baiño geiago eteten naz.

LUKI.- Baiña ordainduta zatoz.

ANES.- Bai.

Eta egazkiñari bildurra dautsadalako.

LUKI.- Baita.

ANES.-Lantegitik erbestera bialtzen nabe tekniku lez.

Tekniku paperetan, morroi izatez.

LUKI.- Ondo dakizu langille batzuk ez dirala morroiak.

ANES.- Gure amak esaten ekian, morroiak bizarra urten arteko mutillak bakarrik izan bear litzakezala.